XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

115. Zenbat metro karratu ditu 9 metrotako erradioa eta 12 metrotako altura duen kono zuzen baten azalera totalak?.

116. Zein da kono-enbor baten aldeko azalera, zeinen aldeak 2,60 metro neurtzen baititu eta oinetako erradioek 1,40 metro eta 2,10 metro?.

117. Zein da kono-enbor azalera totala, zeinen aldeak 3 metro baititu eta oinetako erradioek 2,1 metro eta 2,8 metro?.

118. Zein da 20,263320 metro karratutako aldeko azalera duen kono baten oineko zirkunferentziaren luzera, sortzailea 4,30 metro dela jakinik?.

119. Zein da kono zuzen baten aldeko azalera, zeinen erradioak 1,60 metro neurtzen baititu eta bere sortzailea oineko zirkunferentziaren 524 baita?.

120. Zein da kono zuzen baten aldeko azalera alturak 4,32 metro neurtzen baditu eta oineko zirkunferentziak 4,7124 metro?.